jueves, 12 de agosto de 2010

GAIZKA


Azkar pasatzen dira urteak eta bereziki egun batzuk. Gaurkoak tristura ukitu bat dauka. Zerua estalita dago, baina ez da hori... gaur gaizki egin dut lo, baina hori ere ez da... Zu zara. Zure hutsunea... Zure irribarre bihurrian pentsatzeak min ematen dit, baina ez zait axola, hortan jarraituko baitut egunero, zu gogoratzen eta zutaz hitz egiten.


¿Gogoratzen zara udalekuetan igaro genituen momentu bikainak? Helduak ginela uste genuen orduan... baina urruti zegoen une hori. Duela hiru urte zuk heldua izan nahi ez zenuela erabaki zenuen. Ez zeunden prest mundu gaizto honetan bizitzeko, pertsona zintzoenei gertatzen zaie hori. Eta zu haietako bat izan zara beti.


Baina arraroa da mundua. Arraroa da zelako indarrarekin sentitzen zaitudan nik barnean, arraroa da zu noizbait ikusiko zaitudala jakitea eta arraroa da pentsamenduetan hiru urte atzera botatzen dudanean bihotzak ematen didan ziztada. Baina hala da. Eta hala da ezinezkoa zaidalako zuganako maitasuna alde batera uztea... odol loturak hautsiezinak direlako.

2 comentarios:

helena dijo...

ze polita laida

Ekaitz dijo...

Joe Laida, me has emocionado, hitz oso politak. Sin conocerle estoy seguro de que esto también le emocionaría.