miércoles, 18 de mayo de 2011

Nire hiriaren koloreak

Nire hiria kolorez jositako altxorra da. Nire hiriko bazterrek bihotzik hutsena ere liluraz bete dezakete.



Egunsentiarekin batera harro harro erakusten dizkigu bere hiru ondartzak. Isilik daude Kontxa, Zurriola eta Ondarreta. Lehenengo bisitariak iritsi ahala esnatuz doaz.



Munduko zoko gutxitan ikus daiteke mendia eta ondartza paisaia berean nahastua. Gurea paraje horietako bat da, nun mendien berdea, itsasoaren urdina eta ondarraren zuri-horixkak edertasunaren erregina bihurtzen duten Donostia.






















Baina benetako kolore festa eguzkia ezkutatzen denean hasten da. Harrigarria benetan une misteriotsu hau! Polliki polliki badoa, txorinoek lo egin dezaten. Gure arbasoek ere eguzkiarekin batera isten zituzten beren begiak, hurrengo eguneko ehizaldirako sasoian egon ahal izateko. Posible al da mundua hainbeste aldatu izatea??



Urrutira begiratu eta argizagi erregeak jada agur esan digula ohartu naiz. Eta bat batean zera datorkit burura... "eguzkia leku berean dago... gu ordea biraka gabiltza...mundua borbila da!!!" . Ez nau harritzen duela ez hainbeste laua zela pentsatzeak. Eta ziur nago miloika misterio dauzkagula oraindik aurkitzeke... Batek daki!




Gauza batetaz ziur nago hala ere. Jainkoak edo dena delakoak opari itzela egin digula hiri honetaz goza dezakeen orori...

























No hay comentarios: