lunes, 14 de junio de 2010

Primeran!!!





¡QUÉ SÍ JODER, QUE VAMOS A ASCENDER!

Hau izan zen atzo entzun genuen esaldirik errepikatuena. Gaur eztarria urraturik, gorputza leher eginda, baina irri bat bihotzean! Gure erreala azkenean merezitako lekura itzuli da. Batzuk diote gehiegizkoa izan zela atzoko festa, lehenengo mailara aspaldi igo behar zutela... baina bizitzako gertakari pozgarriak ospatzeari ez genioke sekulan uko egin behar.

Beste batzuek diote ea nun dauden urtean zehar atzo kamiseta jantzi zuten ehundaka errealzale horiek... horiek ez direla benetako zaleak... baina utz diezaiogun mesedez horrelako egun polit bati moraltasun ukitu hori emateari!! denok daukagu eskubidea Errealaren igoera ospatzeko, donostiarrok, gipuzkoarrok, sozioek, sozio ez garenok, asteazkenean 11 ordu kola egin genuonok (sarrera bat bera ere lortu gabe) eta errealaren gol bakoitzarekin gorputz osoan zirrara berezi bat sentitzen duen pertsona orok!!















Benetan polita izan zen atzo lagun eta kanta artean errealaren igoera ospatzea!! Anoetako mini-pantalla "gigantean" partidua ikustea ia ia ezinezkoa izan zen...baina soberan ohartzen ginen noiz sartzen zuen Errealak gola gure inguruko zale altuxeagoen erreakzioaren ondorioz. Anoetako ateak ireki zituztenean ziztu bizian sartu ginen jendeak zelaira salto egin zuela pentsatuz. Baina lilura bat besterik ez zen izan... QUITA LAS PISTAS, APERRI QUITA LAS PISTAS....




GORA ERREALA!!


GORA EUSKADI!!

1 comentario:

jelen! dijo...

errreeeeeaaaaaalaaaaa!!!!
laralaralaralaraaaaa!!!!!