domingo, 13 de noviembre de 2011

Soinu bakar bakarra, zure bularraldea

Mesedez ozen esan negua joan dela, nire harima hotzak ez du sinesten eta... erraietaraino iristen diren doinuak dira hauek. Zure alboan duzuna gogor estutzeko beharra sentiarazten dizkizunak. Azkarregi joan diren hoiek gogorarazten dizkizun doinuak. Zure barnean, sakon sakonean, ahaztuta zenituen sentimenduak ez al dizkizu dantzan jartzen?


"Elurrak joan direnean nire mendien artean, eguzkia teloiaren atzekaldean da.

Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa, aspaldi antzeztu ez duen obra honetan. Izpi txiki-txikiren bat agertuz doa gaurkoan, poztasun haundi batek besarkatzen nau. Mesedez ozen esan negua joan egin dela nire arima hotzak ez du sinizten eta.

Laztandu nazazu orain ur urdinen artean, orain lainorik ez da aurpegi biluziak, ta larrua jotzean garrasirik ozenena, gordin amaigabea negua joan da ta...

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain, belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena. Mesedez ozen esan negua joan egin dela, izara guztiak erre ditut eta.

Soinu bakar bakarra zure bularraldean negua joan da ta borobildu zaizkit ertzak zure ondoan izpi lasaigarri bat negua joan da ta, negua joan da ta.."



















Txundituta uzten nau abestiko hitzak espresatzeko neska honek duen gaitasuna.

No hay comentarios: