sábado, 22 de enero de 2011

Gu beti pozez, beti alai!

Eskutik gogor heldu, aurrera begiratu, inoiz ez atzera, eta goazen Konstituzio plazara! Txoko txiki hau gurea da, arkupetan. Gure tamaina eskasarekin lepoa luzatu behar sukaldarien txano puntak ikusi ahal izateko. Aurten zorioneko gaude: euririk ez! Berdin berdin egongo ginateke hemen hala ere... Ez ingurukoen bultzakadek, ez eguraldiaren ezustekoek eta ezta griperik bortitzenak ere, ez gaituko hemendik mugituko Donostiako martxa entzun gabe... Eta denda txinatarretan erositako danbor txikiak jo gabe!

12ak bost gutxi. Elkarri zuzentzen dizkiogun begirada urduriak areagotuz doaz... 12ak. Donostiako martxa. Donostiar oro barnean zirrara berdina sentituz, denak une berean danborra joaz, jaiotzen ikusi gaituen hiria inoiz baina gehiago maitatuz, guztiak urtean behin bat eginda...


Normala da hemendik at bizi direnek erotuta gaudela pentsatzea. Baina danbor hotsak sorgindu egiten gaitu, dantzan jartzen ditu gure arimak. GORA DONOSTIA!


Donostia atzo...












Donostia gaur...



Eta Donostia beti!




1 comentario:

ism dijo...

joeeee!!!! zelako politxe!!!!! kriston peni eta inbidixi emozten hor egon ez izena, baña teknologixiai esker, eitb.com-en zuzenien ikusi neban!

12xek jo benien eta tanbor hotsa entzun...ollo narru...hurrengo urtien fijo!!!!